Athleticeko izarrak Durangon: Dani, Zubizarreta, Urtubi…

Markel Onaindia 2019ko ots. 23a, 10:30

Durangoko Kulturalaren mendeurreneko ospakizunen barruan, sona handiko futbol talderen baten kontrako partidua antolatu gura dute Tabiran. Athleticen edo antzerako talderen baten aurkakoa.

Ez litzateke Athletic Durangora datorren lehenengo aldia izango. 1985/86 denboraldian, Athleticek lagunarteko partidu bat jokatu zuen Tabiran. Argazkian ikusten denez, orduko izar denak etorri ziren Durangora: Andoni Zubizarreta, Andoni Goikoetxea, Julio Salinas, Dani Ruiz-Bazan 'Dani', Ismael Urtubi, Estanislao Argote, Jesus Iñigo Liceranzu…

Ligako denboraldiari dagokionez, urte lasaia izan zen durangarrentzat eta Durangoko Kulturalak seigarren tokian amaitu zuen urte hartako denboraldia, jokatutako partiduen erdiak irabazita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!