'Imarekin solasean': Durangoko EH Bilduren alkategaia ezagutzeko aukera

Markel Onaindia 2019ko ots. 14a, 17:06

Ima Garrastatxuk berbaldia eskainiko du bihar, barikua, 18:00etan elkartegian. Beragaz batera, Dani Maeztu zinegotziak eta Mikel Otero legebiltzarkideak ere parte hartuko dute.

Garrastatxuren aurkezpen publiko eta zabala izango da, EH Bilduren esanetan. Maeztuk legealdi honetako balorazioa egingo du, eta durangarren artean kezka nagusi den aire kutsaduraz ariko da Otero. Bertaratzen direnek hiruei galderak egiteko aukera ere edukiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!