Horietako bat San Jose Jesuitak ikastetxea izan da, 20 urtez kalitate programetan dabilena eta 2013an kalitatezko Urrezko Q saria jaso zuena. Gaur goizean egon dira suediarrak Durangon, eta ikastetxeko lan pedagogikoa ezagutu ahal izan dute bertatik bertara.
Ikastetxeko audradunen arabera, Suediar hezkuntzan horrelako kudeaketa sistemek orain dela gutxi arte ez dute hedapen handirik izan, eta aitzindariak diren ikastetxeak, haien lehenengo zertifikazioak jaso eta gero Euskal Herrira datoz erreferente bat bilatzeko asmoz.