Azerbaijango gobernuaren "megaproiektuei" buruzko batzarra egingo dute Durangon

Markel Onaindia 2019ko ots. 12a, 18:37

Abenduan topaketa bat ere garatu zuten lankidetzaren inguruan.

Azerbaijango gobernuaren diasporaren baitako ACAE euskal elkartea zenbait enpresarigaz batuko da bihar Durangon, ekialdeko gobernuak inguru hartako hainbat herrialdetarako dauzkan "megaproiektuak" honako interesgarri zain daitezkeelakoan.

Raul Idigoras elkarteko idazkariak emango du proiektuen berri, eta euskal enpresei interesatuz gero, obren lizitazioan sartzeko aukera eskaintzea da ideia, bitartekari barik funtzionatzeko. Gasbide bat, zentral elektriko bat, 38 hiritarako plan hidrologiko bat eta nazioarteko itsas portu baten eraikuntza dira egitasmoetako batzuk. Azerbaijanez gain, Rusia, Iran, Turkia, Kazajistan, Georgia, Uzbekistan, eta Tayikistan ere bideratuko dira obra batzuk.

Gainera, euskal enpresarien ordezkari bat Azerbaijanera gonbidatuko dute datozen asteetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!