Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen Startinnova programan, 18 urtetik gorako kategorian, hainbat ikastetxetako 66 talde aurkeztu dira, eta lan idatziaren aurkezpenean lehen postua lortu du bost ikasle horiek osatzen duten Ibaizabal 1 taldeak.
Familia osotasunean kontuan izanik eta beraien beharrak hizpide hartuz, aisialdi, formakuntza zein aholkularitza zerbitzua eskaintzeko ideia sortu dute ikasleek. Ibaizabal ikastolako komunitatetik zorionak eman gura izan dizkiete ikasleei, eta hilaren 25erako animoak ere bai.