Piraguismoko sarbide probetan izena emateko epea hasi du Kirolenek

Karolina Suarez 2019ko ots. 7a, 15:27

Otsailaren 22ra arte egongo da zabalik Kirolenek martxan jarri dituen piraguismoko sarbide probetan izena emateko epea.  Durangon egoitza duen Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoak hamarkada bat baino gehiago darama kirol irakaskuntza profesionala bultzatzen.

Inskripzioa web orrialdearen bitartez egin behar da eta ondoko prestakuntza eskaintzen dute:  piraguismoko hasierako zikloa, aisialdirako piraguismoa eta ur-amiletako piraguismoaren amaierako zikloa. Espezialitate bakoitzeko matrikula eskaera bat egin behar da eta izena eman dutenen behin behineko zerrenda otsailaren 25ean argitaratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!