Baina, Herriaren Eskubideko bozeramaile eta alkategaiaren ustez, iragarpen hori ez dator bat orain arte erakutsitakoagaz, eta "hauteskundeen gertutasunaren araberakoa" dela dio. "Gobernu taldeak arazo hori behin eta berriz ukatu du, arnasten dugun airea hobetzeko herritarrek egindako mozio eta proposamen guztiak baztertu dituelarik". Alderdiak ere hainbat mozio proposatu izan ditu udalean eta Legebiltzarrean; irailean udalean onartu egin zen, EAJk eta PSE-EEk ez babestu arren.
Bestalde, Herriaren Eskubideko kideek airearen neurketen emaitzak ere sarritan iragartzen dituzte, egoera salatzeko asmoz. "Biztanleria arriskuan jartzen duten gertaeren aurrean babestea" da euren ekimenen helburua.