EH Bilduko kideek adierazi dute Durangon 160 elkarte inguru daudela, eta horietako askok espazio baten beharra aldarrikatu izan dutela. Adibidez, Garai jauregian dagoen Geu Bek eta ospitale zaharrean biltegia duen Kriskitinek beste lokal bat eskatua dute; Ima Garrastatxu alkategaia Kriskitineko kide da, eta eskaria egon dela baieztatu du. Eraikin horiek berriztapena behar dutela ondorioztatzen da bideoak ikusita.
Hutsik dauden eraikin publikoentzako ideiak bota ditu EH Bilduk, berriztu eta gerorako funtzio lez. Correosen bulegoetan ludoteka edo gazteleku bat sortzea, Garai jauregian eragile anitzendako bilgunea, Muruetako dorretxea auzoko elkarteen elkargunea, ospitale zaharrean alokairu sozialeko etxeak... Iker Urkiza zinegotziaren esanetan, maiatzeko udal hauteskundeak irabaziz gero eraikin horiek konpondu eta berritzeko lan egingo du koalizioak.
Hemen zabaldutako bideo bat: