Herriaren Eskubideak antolatuta Igor Meltxor kazetari eta idazleak ustelkeria izango du berbagai eguenean. 19:00etan, Pinondo etxeko 3.5 gelan egingo duten hitzaldian Euskal Herriko ustelkeria kasurik nabarmenenen errepasoa egingo du kazetariak.
"Igor Meltxor alor horretan aditua da eta asko ikas dezakegu Euskadin kudeaketa ereduei buruz", adierazi du Julian Rios Herriaren Eskubideko bozeramaileak. Bestalde, herritarrei hitzaldira bertaratzeko deia egin diete.