Berbarok 30 urte

Berbaroren 30. urteurrena egun osoko jaialdi bategaz ospatuko dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 28a, 10:54

'Geroa aldean' lemapean ospatuko du Berbaro elkarteak  30. urteurrena.

Duela 30 urte, 1989an, Durangon euskaraz bizitzeko espazioak sortu asmoz Berbaro elkartea jaio zen. Aurten, urtemuga hori ospatzeko asmoz, egun osoko jaialdi bat egingo dute ekainaren 1ean. Jaialdiaz gain, hainbat ekintza antolatuko dituzte Berbaroko kideek: hausnarketa prozesu bat, jolaserako eta kulturaz gozatzeko hainbat ekintza... "Orain arte egindako bidearekin harro, arnasa hartu, eta biharko erronkei ilusioz heltzeko urtea izatea gura dugu; eta ospatzekoa ere bai, zelan ez!", adierazi dute elkarteko  kideek.

Bestalde, Berbaroko kideek aurrera begiratuta Durangoko euskaltzaleekin batera lanean jarraituko dutela esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!