Maristak, Jesuitak, Nevers eta San Antonio itunpeko ikastetxeetako ikasleen familiek elkarretaratzea egin dute Ezkurdin. 100dik gora lagun batu dira eta amaieran adierazpena irakurri dute. 8 eguneko grebaren ostean gatazkak konpondu barik jarraitzen du, eta familiek adierazi dute ikasleak eta familiak direla kaltetuenak. Konponbidea eskatu diete inplikatuei, eta Eusko Jaurlaritzak ere “erantzukizuna” duela aldarrikatu dute.