Kristau Eskolako gurasoak kalera irtengo dira Durangon, grebaren aurrean konponbide bat eskatzeko

Markel Onaindia 2019ko urt. 24a, 10:34

Maristak ikastetxeko ikasle batzuk, ikasturte hasieran eginiko erronka batean.

Kristau Eskolako irakasleak 8 eguneko greba garatzen dabiltza, eta ikasleen gurasoak kezkatuta daude egoeragatik. Elkarretaratzera deitu dute Nevers, San Antonio, Maristak eta San Jose Jesuitak Ikastetxeetako gurasoek biharko, 19:30ean, Ezkurdin.

Elkarretaratzean negoziazioa eskatuko dute, grebari konponbide bat emateko. Gainera, bizi duten egoeraren berri ere emango dute. "Grebaren gatazka dela eta, gure seme-alabak jasaten ari diren ondorioak azaleratu nahi ditugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!