Nortzuk gara DAFA?

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanblada 2019ko urt. 24a, 07:00

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanblada emakume* sare bat gara. Gure helburua elkarri babestea da eta ateak zabal-zabalik ditugu nahi duenarentzat. Aste birik behin, asteazkenetan, Pinondo etxean 19:00etan biltzen gara. Eta erasoen berri dugunean, horien erantzuna adosteko hurrengo egunean 18:00etan batzen gara leku berean. Animatu eta hurbildu zaitez! Gure emaila:
dafasanblada@gmail.com. Maindire honetan denok dugu lekua.

Iaz M8ko greba antolatzen sortutako sare moretik gatoz. Emakumeontzat* justiziarik ez dagoen garai hauetan babesgunea eta topagunea bilakatu gara. 

Begirada jazarpenetan jarriz gero, bata bestearen atzetik ematen dira. Durangon bertan 41 salaketa egon dira 2018an. 41 salaketa. Durangon. Hemen. Orain. Edozein lekutan, ordutan. Lo, esna, lanean. Edonor. Gure ondoan. Gu geu. Ahaztu gabe salatzen ez direnak, babesa nonahi dugula adierazi arren, asko eta asko salatu gabe gelditzen dira. Zer dela eta? Hausnarketa sakona egin behar dela uste dugu. Hausnarketa egin eta ekin. Diskurtso bat baino gehiago izan dadin.

Ez dezagun ahaztu mundu mailan ematen ari den ofentsiba anti-feminista, egunokaz politikariek darabilten diskurtso misoginoak kasu. Epaitegien justizia falta, instituzioen itxurakeria eta paperean gelditzen diren protokoloen babes ezean, emakumeok kalean, babesgune eta autodefentsa sareak josten jarraituko ditugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!