Durangoko alde zaharreko bizilagunekin auzo asanblada egingo du EH Bilduk

Markel Onaindia 2019ko urt. 15a, 09:36

Antso Estegizeko bizilagun batzuekin eginiko asanblada, artxiboko irudian.

Bihar, eguaztena, izango da batzarra Pinondo Etxean 19:00etan. 

"Durango eta auzoak denok batera eraiki behar ditugulako, asanbladara deitu dugu alde zaharrean", esan dute oharrean EH Bilduko kideek. Bertan hainbat gairen inguruan berba egitea aurreikusi dute: karkabak, zarata-mapa, garbiketa, kutsadura, OHZ zerga, estazioko lurrak...

Legealdian zehar garatutako ildo bat izan da auzo asanbladak deitzea, eta horri jarraituta egingo dute biharko batzarra. Hurrengo asteetan Murueta Torre, Landako, Sasikoa, San Inazio eta beste auzo batzuetan egono direla iragarri dute koaliziokoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!