'Saltoka Txiki' jolasa eta 'Saputxu' maskota aurkeztu ditu Durangoko Turismo Bulegoak

Markel Onaindia 2019ko urt. 14a, 16:57

Herrira turismoa egitera zetozenei ekintza ludiko bat eskaini guran, Turismo Bulegoak Saltoka izeneko jolas familiarra sortu zuen iaz, Durango ezagutzeko balio duena. Orain, ume taldeentzako Saltoka txiki jolasa dakar.

Gainera, maskota bategaz dator jolas berria: Saputxu. Umeek jolaseko galderak asmatzean, apo birtualak salto egingo du holograma baten eran. 

2018 hasieran martxan jarri zenetik, urtebetean 648 pertsonak erabili dute Saltoka jolasa, Turismo Bulegoko ordezkariek emandako datuen arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!