Eiser taldeko txirrindulari bat harrapatu egin du auto batek Durangon

Anboto 2019ko urt. 7a, 15:54
Garciaren bizikleta apurtuta, istripuaren ostean, auto baten barruan.

Gontzal Garcia txirrindulari gaztea da Gernikako Arbola kaleko biribilgunean (Ertzain-etxearen parean) auto batek eguerdian harrapatu duen ziklista. Zauri arinak eduki ditu eta ez dute ospitalera eraman beharrik izan. 

Udaltzaingoak azaldu duenez, 20 urteko txirrindularia biribilgune barruan zihoan, eta bertara sartzera joan den auto batek aurretik eraman du. 13:00etan izan da istripua. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina onik irten denez ez dute ospitalera eraman. Kolpearen ondorioz eskumuturrean eta klabikulan min hartu du Garciak, baina egoera onean dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!