Gabonetako ekintzak prestatu ditu Dendak Baik biharko

Anboto 2018ko abenduaren 21a

Bihar Gabonetarako oparien erosketa egun seinalatua izango denez, eguna aisialdirako eskaintzarekin osatzeko asmoa du Dendak Bai
elkarteak. Gabonetako egitarau berezi bat prestatu du.

11:00etatik 13:30era aurpegi margoketa tailerra egongo da Madalenan, eta 17:00etatik 20:00etara Olentzerogaz argazkiak ateratzeko aukera emango dute. jai girorako, Deabru Beltzak taldeagaz kalejira egingo dute 19:00etan, Lupetza tabernatik hasita. Horrez gainera, bihar eta abenduaren 26an txu-txu trena ibiliko da kaleetatik goiz eta arratsaldez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!