Aukera ezin hobea eskaintzen du Oskarbik oinetakoak oparitzeko

Anboto 2018ko abe. 18a, 16:30

Nahiz eta Gabonak iristeko oraindik astebete baino gehiago falta, herrietako zein hirietako kaleetan aspaldidanik nabari da Gabon giroa. Opariak erosteko garaia iritsi da, eta hori askoren buruhaustea izaten da, zaila delako opari egoki bat aurkitzea; batez ere, denetarik duen pertsona bati oparia egin behar izanez gero.

Gabonetan, zapatak oparitzea, aukera bikaina izan ohi da, eta Oskarbi dendak aukera zabala ematen du horretarako: kirol-oinetakoak, une berezitarako zapatak, botak, botinak… Estilo ugaritako produktu-aukera zabala. Modelo eta kolore ugari familia osoarentzat, baita lagunari egin beharreko oparirako eskaintza ezin hobeak ere: "Guztia aurkituko duzu bertan. Ez galdu aukera, hurbildu zaitez zure Oskarbi denda gertuenera eta aprobetxatu!", esan dute ardduradunek.

Eta etxetik mugitu gabe erosketak egitea atsegin dutenendako, Oskarbik horretarako aukera ere ematen du. Eskaintza guztiak www.oskarbi.com webgunean kontsulta daitezke, baita erosketak egin ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!