Gorka Fraile heldu da EL Duesoko kartzelara, eta "nekatuta baina pozik" dagoela esan du

Anboto 2018ko abe. 14a, 16:44

Espainako Gobernuak zenbait preso Euskal Herritik gertu hurbilduko zituela iragarri zuen duela zenbait aste, eta horien artean zegoen Gorka Fraile durangarra.

Fraileren senideek gaur azaldu dute Kantabriako espetxean dagoela presoa. "Nekatuta baina pozik" dagoela esan die kartzelatik. Joan zen barikuan irten zen Badajozetik, eta ordutik senideek ez dute bere berririk eduki. Gaur jakin dute Valdemoron egin dituela egun batzuk, eta azken gaua Burgosen.

Fraileri minbizia topatu zioten 2015ean, eta Etxeratek gaixo larrien zerrendan kokatua du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!