Momentu berezia bizi izan zuten ekitaldi horretan, protagonista bien alabek egin baitzuten gurasoen aurkezpena. Bizitzan zer egin erabakitzeko artea izenpean egin zuten solasaldia, Aitziber Agirre Batxilergoko koordinatzaile eta orientazio azokako arduradunak gidatuta.
Bestalde, goizean zehar tailerrak egin zituzten, eta arratsaldean Unibertsitateen postuak egon ziren ipinita, informazioa eskaintzeko. Postuen azoka hori herritarrei zabaldutakoa izan zen. Gaur, ikasle ohiekin tokapeta bat egin dute.