Iñigo Cabacasen familiari babesa erakutsi diote Durangon

Anboto 2018ko abe. 13a, 19:39

Cabacas auziko epaiagaz "injustizia" gertatu dela salatu dute epaitegi aurrean eginiko mobilizazioan. Epaiketan ertzain bakarra zigortu zuten, urte biko kartzelagaz.

Cabacasen aldeko eta Ertzaintzaren kontrako aldarriak entzun ahal izan dira Ezkurdiko kontzentrazioan. Durangon bezala Bizkaiko beste zenbait epaitegiren aurrean ere egin dituzte elkarretaratzeak, Cabacasen aldeko plataformak deituta. Domekan Bilbon manifestazioa egingo da 12:00etan epaitegitik hasita, eta hara batzeko deia egin dute elkarretaratzearen amaieran. Ertzainek gomazko pilotakada bategaz hildako gaztearen familiari babesa erakutsi diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!