72 ordutan agortu dira Durangoko deskontu txartelak

Markel Onaindia 2018ko abe. 13a, 11:36

Iker Oceja zinegotzia eta Alex Palacios Dendak Bai elkarteko presidentea, ekimenaren aurkezpenean.

Durangoko Udalak 1.900 deskontu txartel atera ditu Gabonetan herriko komertzioari bultzada emateko kanpaina batean, eta dagoeneko agortu dira. 5 euro ordainduta, 15 euroko balioa dute bonoek, eta herriko hainbat dendatan erabili ahalko dira.

Astelehenean ipini zituzten salgai txartelak, eta atzo amaitu ziren dagoeneko. Udalak 19.000 euroko partida bat ipini du egitasmorako. Herrian bertan erosketak egitera bultzatuta, bertako merkataritza laguntzea da helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!