Bidezko merkataritza denda jarriko dute San Antonio ikastetxean

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 12a, 15:30

Goizez zein arratsaldez jarriko dute denda.

Lehenengo sektoreko langileen eskubideak defendatu asmoz, bidezko merkataritza denda atondu dute San Antonio ikastetxeko ikasleek. Ikasleek jakitera eman dutenez, abenduaren 13tik 19ra bitartean jarriko dute denda, ikastetxe kanpoan. Denda horretan produktu ekologiko eta bidezko merkataritza bultzatzen dutenak jarriko dituzte salgai. Esaterako, txokolatea, gailetak, gozokiak...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!