Txirrindulari bat ospitalera eraman dute, Durangon auto bategaz kolpea eduki eta gero

Anboto 2018ko abe. 12a, 07:39

Herrizaingo sailaren arabera, 06:30 inguruan izan da istripua, Askatasun etorbidean. SOS Deiakek esan du kolpearen ondorioz txirrindularia zauritu egin dela eta ospitalera eraman behar izan dutela. 

Herrizaingo saileko prentsa kabineteak azaldu du zauritua kontziente zegoela istripua eta gero artatu dutenean, baina momentuz ez dago beste informaziorik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!