Cabacas auzian emandako epaia salatzeko mobilizazioa egingo dute Durangon

Markel Onaindia 2018ko abe. 11a, 12:16

Eguenerako elkarretaratzera deitu du Iñigo Cabacasentzat justizia eskatzen duen plataformak. 19:00etan izango da, Durangoko epaitegi aurrean.

Urriaren 15az geroztik Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa garatu da Bilbon, eta hilaren 1ean etorri zen sententzia. Epaileen ustez ez zegoen justifikaziorik ertzainen oldarraldirako, baina sei akusatuetatik bakarra zigortu dute, urte biko kartzelagaz. Cabacasen aldekoek ez dute begin onez ikusi erabaki hori, eta mobilizazioak antolatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!