1.900 erosketa bono salgai ipiniko dituzte Durangon, herriko merkataritza bultzatzeko

Markel Onaindia 2018ko abe. 3a, 16:24

Abenduaren 10etik urtarrilaren 5era bitartean erosi ahalko dira bonoak. BBK kutxazainetan eskuratu beharko dira, edozein txartelegaz; 5 euro ordainduta, 15 euroko balioa duen bonoa jasoko da. Udalak eta Dendak Bai elkarteak sustatu dute ekimena.

Parte hartu gura duten komertzioek izena eman behar dute udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Herritarrek denda horietan erabili ahalko dute gero D Txartela izeneko bono berezia. Deneriko komertzioak egongo dira aukeran; aurten, baita ileapaindegiak ere.

Udalak 19.000 euro inbertitu ditu egitasmoan, txartelek duten 10 euroko aldearen osotasuna hain zuzen ere. Horren bidez, herriko merkataritza bultzatu gura dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!