Durangoko Zabalarra eta Landako eskoletako gurasoek elkarlana abiatu dute

Markel Onaindia 2018ko aza. 26a, 08:45

Zabalarrako guraso batzuk, Euskaraldirako deia egiten ateratako argazkian.

Guraso Elkarteen bitartez talde lana egitea erabaki dute, "indarra eta baliabideak partekatuz familiek eta umeek talde lan honen onurak jaso ditzaten", esan dute prentsa oharrean. Abenduaren 3ko Euskararen Egunerako jaialdi bateratua antolatu dute, 17:00etan, Landakon.

Eidabe antzerki taldeak Txapela buruan eta dantza munduan ikuskizuna eskainiko du, eta gero txokolatada egingo dute. Eskola bietako familiak eta bertaratzea "nahi duten guztiak" gonbidatuta daudela adierazi dute. 

Lehendik ere hartuemana izan dute guraso elkarte biek. Izan ere, jantokietan bertako eta sasoiko produktuak jateraen aldeko Berton Bertokoa dinamikan parte hartzen dute. Horren harira, bertako produktuekin osatutako askari bateratuak egin dituzte eskola bietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!