Goizez eta arratsaldez, saio bikoitza proposatu dute antolatzaileek. 10:00etatik 12:00etara eta 18:30etik 20:30era. Kafesneak eta pastek gozotuko dute mahaiaren bueltan eseritakoen solasaldia. Parte hartzeko, Durangaldeko euskaltegietan eman beharko da izena, azaroaren 27a baino lehen. Euskaraldiaren bultzada baliatuz, mintzodromo berezia antolatuko dute aurten.