Aitziber Irigoras alkateak azaldu du "sentsibilizazio lan indartsu" bat egin gura dutela, herritarrak erosketak herrian bertan egitera eta bertako zerbitzuak erabiltzera animatzeko.
Horrez aparte, merkataritza txikiak herrian duen balioa zabaldu gura dute, "hemen duguna baloratzea", Alex Palacios elkarteko presidentearen esanetan. Hori erakusteko, nabarmendu du 1.500 eta 2.000 lanpostu zuzen ematen dituela sektoreak Durangon, eta zeharkakoak askoz gehiago direla. Durangon 600 saltoki daude, horietatik %65 dendak eta ia %20 taberna edo jatetxeak.