Durangoko garaje batean su txiki bat piztu da auto batean

Joseba Derteano 2018ko aza. 8a, 13:19

Fray Juan de Zumarraga kalean gertatu da.

11:20 inguruan jaso dute abisua. Fray Juan de Zumarraga kaleko garaje batean auto jabe bat beste bati autoa arrankatzen laguntzen ari zen. Prozesu horretan su txiki bat sortu da autoetakoa batean, suhiltzaileek informatu dutenez. Abisua jaso ostean suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira, baina heldu direnerako ez zegoen surik, kea bakarrik. Beraz, ke-erauzgailuekin garajean pilatutako kea garbitzen aritu dira. Gertaerak ez du zauriturik eragin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!