1.300 lagun batuko dira Kurutziaga ikastolako 50. urtemuga jaian

Markel Onaindia 2018ko aza. 7a, 12:37

Kurutziaga ikastolako sortzaileei eginiko omenaldia, artxiboko irudian.

Kurutziaga ikastolak 50 urte bete ditu aurten, eta urtean zehar hainbat ekitaldi egin eta gero, zapatuan izango dute ekitaldi nagusia. Belaunaldi askotako  ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko dira. 

Landako Gunean egingo duten bazkarian 1.300 lagun batuko dira. Aurretik, 10:30ean hasita, umeentzako puzgarriak egongo dira bertan. 12:30ean kalejiran aterako dira ikastolatik eta Kurutziaga kaletik aldi berean, alde zaharrean jai giroa zabaltzen jarraitzeko. Bazkalostean ekitaldi nagusia egingo dute, eta gero Luhartzen erromeriagaz segituko dute ospakizunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!