Durangoko Familiak elkarteak ludoteka eskatuko du gaur arratsaldeko plenoan

Jone Guenetxea 2018ko aza. 6a, 08:43

Ekimenagaz bat eginez gero, plenora joatera dei egin dute.

Durangoko Familiak elkarteak Durangoko osoko bilkurara ludotekaren gaia eramango du mozio bidez, gaur, 17:00etan. "Ludoteka bat eskatuko dugu durangarrontzat", azaldu dute talde honetako kideek. Era berean, plenora joatera dei egin dute. "Benetan bat egiten baduzu eskari honekin, etorri udaletxera. Gauzak aldatzeko ezinbestekoa da denon artean urratsak ematea", adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!