Auto batek oinezko bat harrapatu du Durangon eta ospitalera eraman dute

Anboto 2018ko aza. 2a, 21:06
Artxiboko irudia

Olleria kalean izan da istripua, autoa errepidetik atera denean. Pertsona bat zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.

Udaltzaingoa bertaratu da istripuaren lekura. SOS Deiak erakundeak azaldu duenez, zauritutakoa ospitalera eraman behar izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!