Durangon istripua izan duen gidaria aurkitu dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 31a, 13:45

Gidaria bere kabuz Galdakaoko ospitalera joan da.

Gaur goizean auto batek istripua izan du Durangon, Santa Lutzia auzoan. Ertzaintza bertaratu denean ez dute gidaria aurkitu eta bere bila hasi dira. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gidaria bere kabuz ospitalera joan da.

Irudiak: @BomberosIurreta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!