Hauteskunde programa lantzeko asanbladaren "balantze positiboa" egin du Herriaren Eskubideak

Markel Onaindia 2018ko urr. 31a, 14:00
Argazkia: Julian Rios (Herriaren Eskubidea)

2019ko hauteskundeetarako programa garatzeko asmoz asanblada zabala antolatu zuen Herriaren Eskubideak atzo, Durango Aurrera lemapean. Datozen hileetan ere beste asanblada batzuk egingo dituzte, herritarren partaidetza sustatu asmoz.

Julian Riosek azaldu du "balantze oso positiboa" egiten dutela martitzeneko batzarraz, eta gazteen parte-hartzea nabarmendu du, batzuk orain arte euren batzarretara agertu bakoak zirelako. "Emozionatu egin ninduen 20 urte inguruko bost gazte ideiak kriterioz proposatzen eta hausnartzen egon izanak. Diote gazteak ez direla politikoki inplikatzen, baina ez da horrela", esplikatu du Rios zinegotziak. 

2015ean Herriaren Eskubideko alkategai izan zenak dio zerrenda eta programa horrelako asanbladetan osatzen joango direla. "Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko espazio zabal bat da. Orain artekoez gain, jende berria egongo da, eta aktiboki parte hartzeko aukera edukiko dute". Horrez gainera, alderdiaren erabakiak Durangon hartuko direla azpimarratu gura izan du. Internetez eta telefonoz ere jasoko dituzte proposamenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!