2019ko hauteskundeetako programa garatzeko asmoz asanblada irekia antolatu du Herriaren Eskubideak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 29a, 11:20

Batzarra 19:00etan izango da Pinondo Etxean.

2019ko hauteskundeetarako programa garatzeko asmoz asanblada irekia antolatu du Herriaren Eskubideak. Durango Aurrera izena daukan batzarra bihar izango da 19:00etan. "Durango durangarrekin eraikitzen da. Herritarron eskuetan dago eraiki gura dugun Durango hori sortzea", adierazi dute prentsa ohar bidez alderdiko kideek.

Bestalde, martitzeneko asanbladara joan ezin diren herritarrek info.sq2d@gmail.com helbidera idatzita edo 688 814 670 telefonora deituta beraien ekarpenak egin ahal izango dituztela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!