Epifanio Vidal durangarra oroitu dute, ETAk hil zuenetik 40 urte bete diren egunean

Markel Onaindia 2018ko urr. 25a, 14:27

Vidalen emazteak eta semeak hasi dute ekitaldiko lore eskaintza, eta udaleko alderdi guztiek parte hartu dute: EAJk, EH Bilduk, Herriaren Eskubideak, PSE-EEk eta PPk. 

1978ko urriaren 25ean hil zuen ETAk Vidal. Txapa-lantegi batean zebilen 27 urteko behargin bat zen. Hantxe bertan egin zioten tiro, auto batean hurreratu eta bere arreta lortu eta gero.

Ekitaldiaren ostean adierazpenak egin ditu Aitziber Irigoras alkateak, eta familiak "gorroto barik" parte hartu izana goraipatu du. Gainera, udaleko alderdi guztietako ordezkariak egon izana nabarmendu du, eta "aurrerapauso bat" dela esan du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!