Kurutziagaren 50. urteurrena ospatzeko, egun osoko egitaraua azaroaren 10ean

Aritz Maldonado 2018ko urr. 20a, 13:00

50. urteurrena ospatzeko, Bizitzeko Hezi lemapean egun osoko egitaraua antolatu dute azaroaren 10erako.

10:30ean puzgarriak egongo dira, eta 12:00etan Ane eta Piratekin Parrandan emanaldia. 14:30ean bazkaria egongo da. Ostean, urteurreneko ekitaldia, eta jaia borobiltzeko, Luhartz taldeagaz erromeria. Bazkarirako txartelak urriaren 26ra arte erosi daitezke ikastolan edo plateruenasarrerak.eu webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!