Bidaia ez da opor hutsa izango. Errumaniako estatua sortu zeneko mendeurrena ospatzen ari direnez, janzkera tradizionalari buruzko lanketa egitea eskatu diete ikasleei. Horrela, zenbait argazki eramango dituzte han ikusgai ipintzeko. Gainera, euskara batuaren 50. urtemugaren harira, horri buruz ere jardungo dute egunotan.