Durangoko dendak ere prest daude jaietarako

Markel Onaindia 2018ko urr. 11a, 09:12

Dendak Bai merkatari elkarteak informatu du Durangoko hainbat denda apainduko dituztela jaietarako, datozen egunetan herrian egongo den giroagaz bat egiteko.

JAEDen zapiak oinarri hartuta apainduko dituzte erakusleihoak. Bestalde, elkarteak 690 euro oparituko ditu deskontu-txarteletan. Tortilla txapelketan eta mozorro lehiaketan banatuko diren sarietako batzuk izango dira txartel horiek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!