1993ko jaietan udalak berari eman zion pregoiaren ardura, urteetako lanaren errekonozimendu lez. Eraz aldizkariak argitaratu zuen argazki hori.
Bonik 70 urte inguru eman zituen gozokiak saltzen Andra Mariko elizpean, beti adeitsu. Horregatik, belaunaldi askok maitasunez gogoratzen ditu bera eta bere familiakoak. Amarengandik ikasi zuen ofizioa, eta bere ahizpekin konpartitu gero.
Boni eta martxanteren omenez, Andra Marian oroigarri bat ezartzea proposatu zuen iaz EH Bilduk, eta udalak oniritzia eman zion. Oraindik ez dute oroigarria jarri, baina, hala ere, herritarren memorian jarraitzen du Bonik.