Durangoko galdeketa

Mauricio García PSE-EEko zinegotziak trenbideko lurren inguruko herri galdeketa lotesle bat egitea eskatu du

Anboto 2018ko ira. 26a, 16:08

Trenbide zaharreko lurretan etxe dorreak eraikitzeko planaren aurkako alegazioa aurkeztu du gaur Mauricio García PSE-EEko zinegotziak. Durangoko EAJk eta PSE-EEk akordioa duten arren, Garcíak bestelako iritzia plazaratu du. Treneko lurren inguruan "galdeketa lotestea" egitea eskatu du, Erabaki plataformako kideen eskaerarekin bat eginez.

"Etxe dorre erraldoi horiek eraikitzearekin ez nago ados. Eraikin baxuagoak izan beharko lirateke, eta horietako asko alokairura bideratu beharko lirateke", dio Garciak. Erabilera anitzeko eraikin bat planaren barruan egon beharko litzatekeela gaineratu du zinegotziak. Andra Marian antolatu ohi diren ekitaldiak hartzeko anfiteatro bat ere proposatu du Garcíak. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!