Espainiako Vuelta eten zuen ekintza politikotik, 40 urte

Markel Onaindia 2018ko ira. 15a, 12:20
Argazkia: Karmelo Aranguena

Eguaztenean Oizen amaitu zen Espainiako Vueltako etapa, eta txirrindularitzaren milaka zale igo ziren bertako maldetara. Etapaz disfrutatzeaz gain, aldarrikapen politikoak egiteko aprobetxatu zuten askok, Gure Esku Dagok deituta.

Orain 40 urte ere ekintza politiko esanguratsua egin zuten zenbait lagunek Iurretan, lasterketa Donostiara bidean zihoanean. Kasu hartan, enborrak errepidera atera eta saboteatzea izan zuten helburu, garaiko tentsio politikoaren isla. Hiru egun baino ez ziren pasatu Guardia Zibilak Jose Mari Arrazola Ania Txiki eta Alberto Garcia Marmol Ruso ETAkide durangarrak hil zituenetik. Egun hartan amaitzen zen Vuelta, Donostian, eta Bernard Hinault handia izan zen garaile. 2011ra arte, lasterketa ez zen normaltasunez igaro Euskal Herritik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!