Durangoko gobernu taldeak Arripausuetan 145 etxebizitza eraikitzeko lehen pausoa eman duela kritikatu dute EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak

Jone Guenetxea 2018ko abu. 10a, 19:43

Durangoko gobernu taldeak Arripausuetako eremuaren birpartzelaziorako dekretua sinatu duela azaldu dute oposizioko bi alderdiek.

 

Viveros Areitio zegoen lurretan 145 etxebizitza eraikitzeko proiektuaren lehenengo pausoa dela diote. 18596 metro karratu “porlanagaz” beteko dituztela kritikatu du EH Bilduk. Bestalde, Herriaren Eskubideak dioenez, "Durangoko gobernu taldeak abuztua erabili du berriro, krisi sakon batera eraman gintuen politika urbanistikoa eskutatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!