Ezkurdiko iturria konpontzeko 3.300 euro gastatu ditu Durangoko Udalak

Jone Guenetxea 2018ko abu. 4a, 11:33

Uztailaren 5ean ezezagunek xaboia bota zuten Ezkurdi iturriko uretara, bits ugari sortuz eta iturriaren instalazioa kaltetuz. Ondorioz Durangoko Udalak iturria hustu, ura desinfektatu,
zirkuitua konpondu eta ingurua garbitu behar izan zuen. Lanotan 3.300 euro gastatu ditu udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!