Larrinagatxu eta Izurtzako Bitaño auzoa lotzen dituen landa-bidea konponduko dute

Jone Guenetxea 2018ko abu. 3a, 14:31

Durangoko Udalak irailean esleituko ditu Larrinagatxu auzoa eta Izurtzako Bitaño auzoa lotzen dituen landa-bidearen konponketa lanak, prentsa oharrean azaldu duenez. 60 metro dituen bide zatia konpontzeko 40.000 euroko inbertsioa egingo du Durangoko Udalak.

“Jardun honi esker, egoera onean egongo den zola izango dugu, galtzada hau erabiltzen duten oinezko eta ibilgailuen segurtasuna bermatuko da”, adierazi du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak. 

Azken urteetan euriteek bide honetako asfaltoan arrailak handitu dituzte, eta ondorioz, drainatze urritasuna du. Lur jausiak saihesteko eta errepidearen aldeetako batetik igarotzen den ur zerbitzuaren funtzionamendua bermatzeko obra hau egingo duela azpimarratu du Durangoko Udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!