Arripausuetan bainatu eta jolasten ziren umeak

Markel Onaindia 2018ko uzt. 26a, 10:20

Udako tenperatura beroak etorri dira azkenean, eta, freskatzeko asmoz, asko dira hondartzetara edo igerilekuetara joaten direnak. Zer hoberik uretan txonbo egitea baino? Batzuek errekak eta presak aukeratuko dituzte, hamarkada batzuk atzera umeen artean ohikoa zena.

Durangoko Arripausuetan, adibidez, asko ziren bainua hartzen zuten umeak. Jose Mari Uriarte historialariak 1980an ateratako argazki honetan ageri denez, inguru horretan ohikoak ziren umeen jolasak.

"Hor alboan, presan, igeri egiten ikasi nuen, hainbat durangarrek bezala, kutsadura industriala ezagutzen ez genuen garaian", kontatu du Uriartek. Sarrionandiak ere inguru hori gogoan du Ibaia abestian: "Erreka labur mehe, herdoil urez betea. Han ibiltzen ginen, antzina, hango harripausuetan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!