Oinezkoen pasabideak erregulatzeko proposamena aurkeztuko du Herriaren Eskubideak

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 14a, 11:09

Oposizioko alderdiak herritarren iritziak jasotzeko mahaietan proposamen hau jaso zuela azaldu du prentsa oharrean. Osasun-etxearen ondoko pasabidea konpontzea "premiazkoa" dela gaineratu dute.

Herriaren Eskunideak dioenez, Bizkaiko bizilagun batek abiadura moteltzeko moduak erregulatzeko eskaerak Europar Batasunaren erantzuna jaso du. Oposizioko alderdiak dioenez, erantzun horren arabera, txarto diseinatuta badaude, neurri horiek kaltegarriak izan daitezke. Ildo horretatik Herriaren Eskubideak 88/2010 Foru Dekretuaren arabera Durangon abiadura moteltzeko neurriak erregulatzea eskatuko du datorren asteko plenoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!