Kepa Gonzalez LABeko ordezkariaren ustez, "onartezina" da lanpostu horiek ez betetzea. Une batean hiru ere izan dira egoera horretan zeuden postuak. "Correosek beste herrietan ere bajak ez kubritzeko politika garatzen du, eta horrek eragin negatiboa du zerbitzuaren kalitatean". 15 banatzaile dira, eta 13 dabiltza lanuzteak egiten.
Beharginek asanbladan erabaki zuten mobilizatzen hastea, eta eurek erabakiko dute noiz arte segitu. "Emaitzarik eman ezik, protestak handituko dira, banaketak blokeatuz", ohartarazi du Gonzalezek.