Errefuxiatuen aldeko ekintzaileak Durangon batuko dira

Markel Onaindia 2018ko eka. 28a, 12:53

Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Durangon egingo du hurrengo asanblada, zapatu honetan 10:00etan, Pinondo Etxean. Herritarrak bertan parte hartzera animatu gura dituzte.

Antolatzailek esan dute batzarra 13:00ak arte izango dela gehienez, eta ostean, Pinondoko parkean bazkaltzen geratzeko gonbita bota dute, bakoitzak bere jatekoa etxetik eramanda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!